Euskaraldiko 11 egunak igaro dira, baina egunotan sustatzaileek nabarmendu duten moduan, "Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena hamabigarrena dela". Euskaraldia, "hasi besterik ez da egin".
Momentuz halere, aurrera jarraitu aurretik, igaro diren 11 egunen balantzea egiteko ordua da. Usurbilen Euskaraldia sustatzen aritu den taldeak Euskaraldiak herri honetan izandako eraginaren balorazioa egiteko bilera deitu du astelehen honetarako, abenduaren 17rako.
Adi baita; Euskaraldia igaro berritan, jasoko zenuten emailez, ekimenaren eragina neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak egin nahi duen ikerketari begirako bigarren galdeketa.
Euskaraldiari lotuta 11 egunez egitea proposatzen zen ariketan parte hartzea bezain garrantzitsua dugu etorkizunari begira, azaroaren 23tik abenduaren 3ra eginiko ariketaren eragina neurtzea. Gai honen gaineko ikerketa lan betean da Soziolinguistika Klusterra. Datorren udan aurkeztuko dituzte Euskal Herri mailako datuak, eta udalaren eskariz, Usurbilgoak ere jaso nahi dira.
Euskaraldiaren eragina neurtzeko hiru neurketa egingo dira, Euskaraldirako izena emana dugun guztiok emailez jasoko ditugun galdetegien bidez. Lehenengoa azaroaren 23a baino lehen bete behar zen. Adi, bigarrena emailez jaso eta egunotan bete beharko baita.
DATOZEN DEIALDIAK
Egunotan...
Euskaraldian izena eman zuten herritarrek, ekimen honi lotutako Soziolinguistika Klusterraren ikerketarako bigarren galdetegia jasoko zenuten emailez. Galdetegia betetzeko deia egin da.
Abenduak 17, astelehena
18:00 Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera Potxoenean.
Deitzailea: Euskaraldia Usurbil.