2019ko Gazte Topagunerako bonoak Aitzagan salgai

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 18a, 10:35

Ezker Abertzaleko gazte antolakuntzaren 40. urtemuga ospatzeko Gazte Topagune erraldoia iragarri dute apirilaren 19tik 22a Lemoan (Bizkaia). Hitzordu horretarako bonoak salgai jarri dituzte jada, Usurbilen Aitzagan.

"Kaixo lagun! Oraindik Gazte Topaguneko bonoa erosi gabe? Ez itxaron gehiago eta erosi zuena; bonoak Aitzagan salgai! Ez galdu zure aukera! Askatasun bulkadak independentziara!", adierazi du sare sozialen bidez Usurbilgo Ernaik.

Gazte antolakundearen 40. urtemuga borobiltzeko 

Gazte antolakundearen 40. urtemugaren testuinguruan, "Bulkada berrien garaia da" dinamika abiatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Euskal Herrian. "Dinamika honen asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioaz gazte borroka balioan jartzea da. Zurekin egin nahi dugu".

Ezker abertzaleko gazte antolakundeak 2019an 40 urte beteko dituen honetan, herriz herri dinamika ezberdinak bideratu nahi dituzte. Usurbilen aipatzekoa, abenduaren 26tik 28ra antolatu dituen 4. Gazte Topaketak. Aurten urtemuga berezi honen islada izango dute.

Gazte antolakundeen memoria liburu batean bildu eta lau hamarkada hauetan gazte antolakundeetan parte hartu duten gazteak elkartu nahi dira. Enraie eta Aitzinak abiaturiko dinamika, 2019ko apirilaren 19tik 22ra, "Askatasuna taupadak independentziara!" aldarripean, Lemoan ospatuko den Euskal Herri mailako Gazte Topagune erraldoiarekin borobilduko dute. Egitarau zabala iragarri dute. Informazio gehiago: gaztetopagunea.eus

4. GAZTE TOPAKETAK USURBILEN

Abenduak 26, asteazkena

18:00 “Musika eta Politika III” Sutegin.

22:00 Filma Sutegin.

Abenduak 27, osteguna

11:00 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean.

17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean.

22:00 “Hiru izar askatasunaren izenean”.

Abenduak 28, ostirala

11:00 Mural margoketa.

17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urratsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean.

21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.

Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.