Euskal presoen eskubideen aldeko hitzordurik ez da faltako asteotan. Lehen hitzordua, asteazkenean (abenduak 19) 19:30etan Sutegin. Adineko nagusiko senideak eta dispertsio politika hizpide dituen mahai-ingurua deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Ekitaldian, Kurkuluxetan elkartearen "Azken arnasa arte" 22 minutuko laburmetraia proiektatuko da. Dispertsio politikak adin nagusiko senideei zer modutan eragiten dien aztertzen du, joan den ekainean Basaurin, Hernanin eta Hendaian grabaturiko ikus-entzunezko lan honek.
Azken ostiraleko hitzordurik ez da izango, baina datozen astelehenak, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika salatu eta etxeratzea kantuan nahiz topa eginez eskatzeko aukera izango da, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deitutako hitzorduen bidez.
Adi bestalde, datozen asteotan izena eman ahalko da urtarrilaren 12rako Sare mugimenduak Bilbon eta Baionan deitu dituen manifestazioetara joateko autobus zerbitzuan.
Urte amaierako hitzordu bereziak
Abenduak 19, asteazkena
19:30.Adin nagusiko senideak eta dispertsio politikaren inguruko mahai-ingurua Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Azken arnasa arte: gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea" dokumentalaren proiekzioa.
"Kontzientziak mugiaraztea eta gaurkotasunezko errealitate bati ikusgarritasuna ematea da ikus-entzunezkoaren xedea, “Gure aitita eta amamak ez dira inoiz kexatzen, asko jasaten dute eta, kasu askotan baldintza eta egoera oso gogorrei egin behar diete aurre. Eredugarria eta txalogarria da jokatzen duten papera”. Azken urteetan izandako hainbat esperientzien bilduma eta irakurketa egin dute, eta ekoizpen “hezitzaile, artistiko eta pedagogiko bat” osatu dute horiekin".
Abenduak 24, astelehena
16:30 Mari Domingirekin kantuz herri itzulia preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta. Handik Olentzerori ongi etorria egitera 18:00ak aldera.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Abenduak 31, astelehena
20:00 Presoen eskubideen aldeko topa Dema plazan.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 12, larunbata
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak Bilbon eta Baionan. Autobus zerbitzua Usurbildik.
Deitzailea: Sare.