Zubietako abenduaren 24ko kantu eskea prestatzeko entsegu saioa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 18a, 08:33

Gabon kantuez blaituko gaituzte hurrengo egunotan, Aginagan, Usurbilen, Santuenean edota Zubietan. Ikastetxeetako hezitzaile eta ikasleek abenduaren 21ean, eta hilaren 24an, Mari Domingini eta Olentzerori ongi etorria egiteko ere hainbat hitzordu finkatu dituzte herri eragileek. Tartean Zubietan. 16:00etan Artzabaleta baserritik abiatuko duten kantu eskea antolatu du Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak. Itzulia prestatzeko entsegu saioa deitu dute ostegunerako (abenduak 20), 19:00etan Kaxkapen.

Datorren kantu saioen eskaintza zabalean ez galtzeko egitarau zehatza duzue segidan:

KANTU JIREN GIDA

Abenduak 21, ostirala

18:30 San Tomas jaia Santueneko ludotekan. Txistor jana eta otar zozketa.

IKASTETXEEN SAIOAK

Abenduak 21, ostirala

Aginagako Eskola:

10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak, Aginagan barrena.

Antolatzailea: Aginagako Eskola.

Zubietako Eskola:

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. 

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

Udarregi Ikastola:

09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. 

12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.

16:45 Topaketa Haur Eskolan, kalejira abiatu aurretik.

17:00 2-3 urteko geletan harrera Olentzero eta Mari Domingini.

17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingirekin Haur Eskolako jolastokitik frontoira.

18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. HH-koentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea:Udarregi Ikastola.

HERRI ERAGILEEN SAIOAK

Abenduak 23, igandea

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagan. Kalejira Sekañatik frontoi ingurura. Eskutitz bilketa, gaztain jana eta kantu giroa.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, astelehena

Aginagan:

09:00 Kantu jira etxez etxe Parrokia ondotik abiatuta. Aginaga erdigunera itzulera, 15:00ak aldera.

Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

Zubietan:

16:00 Kantu-eskea Artzabaleta baserritik.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Santuenean:

18:00 Olentzero Santuenea Elkartetik.

Antolatzailea: Santueneako elkartea eta gurasoak.

Usurbilen:

16:30 Mari Domingirekin kantuz herri itzulia preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta. Handik Olentzerori ongi etorria egitera 18:00ak aldera.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Kalezartik Usurbila, Olentzerori ongi etorri jaia:

17:00 Olentzerori idatzitako gutunak jaso Dema Plazan.

18:00 Olentzeroren etorrera Kalezarretik abiatuta. 

19:00 Amaierako jaia, Dema Plazan.

Antolatzaileak: Usurbilgo herri eragileak.