“Egungo krisia sistemikoa da, zibilizazio krisia dela esan genezake. Egoera honek herri gisa erronka handi baten aitzinean kokatzen gaitu. Kultura, gizarte eta eredu politiko berriei ekin behar diegu: zulotik irtengo gara ala sakonago zulatzen jarraituko dugu? Eredu hori eraikitzen hasteko oinarri komunitarioa dugu ardatza. Zorionez, euskal eredu matrilinealaren iparrorratza erabil dezakegu. Iparrorratzak banakoaren eta taldearen burujabetzaren norabidea erakusten digu, hirukote batez osatuta dagoelarik: auzolana, batzarra eta herri-jabetza. Hirukote hori egokitu behar dugu tokatu zaigun aro berrira”.
Mari Carmen Basterretxea antropologoaren “Euskal Herria, Kultura Matrilineala” izeneko liburuaren epilogotik hartu dugu ondoko testu zatia. Lan honetan, duela 4.000 kultura matrilinealak zuen indarraz dihardu. Garai hartako gizartean zegoen emakume eta gizonen arteko parekidetasunaz, eta ingurunearekiko bizi zuten armoniaz.
Kultura matrilinealari buruz Auzolan Elkateak astebururako Potxoenean antolatu dituen jardunaldietan parte hartuko du Basterretxeak. Gai hau ardatz duten ondoko hitzorduak deitu dituzte:
Jardunaldiak
Abenduak 21, ostirala
18:00 Autoezagutza emakume eta gizonengan (Unai Muñoa).
18:30 Ilargia eta emakumea, elkar ezagutzeko emakumezko zikloak (Alba LaLuna).
19:00 Bideoak: “Umetokiarekin berriz ere konektatu (Monica Felipe Larralde) eta “Gozo-gozo erdituko dugu (Casilda Rodrigañez), 15 minutuko proiekzioa (bideo biak gazteleraz).
19:15 Erditzea eta jaiotza. Aroa Etxeburua Ugartemendia.
Abenduak 22, larunbata
11:30 Euskal Herria Kultura Matrilineala (Mari Carmen Basterretxea).
12:00 Aro aldaketa Euskal Herrian (Gabriel Valin).
Tokia: Potxoenea.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Auzolan.