Neguko oporraldirako Got Talent eta hiru irteera DBH-ko ikasleentzat, Gaztelekuaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 18a, 08:00

Zarautz-Zumaia ibilbidea osatzera, Donostiako Txuri Urdinera eta Zientzia Museora txangoak antolatu ditu Gaztelekuak, neguko oporraldian murgiltzear diren DBH-ko gazteentzat. Got Talent saioarekin batera, jai egunotarako osatu duten egitarauko eskaintza nagusia izango da txangoena. Baina adi, irteeretarako guraso baimenak Gaztelekuan bertan eskuratu beharko dira aldez aurretik. Segidan duzue Gaztelekuak asteotarako prestatu duen eskaintzaren berri. Argibide gehiagorako komunikazio bideok dituzue:gaztelekua@usurbil.eus / 943 371 050.

Abenduak 22, larunbata

16:30 Got Talent Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH1.

Abenduak 27, osteguna

12:00-18:30 Gaztelekutik Zientzia Museora.

Nori zuzendua: DBH2.

Abenduak 28, ostirala

15:00-20:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera.

Nori zuzendua: DBH1.

Urtarrilak 3, osteguna

11:00-18:30 Gaztelekutik Zarautz-Zumaia txangora.

Nori zuzendua: DBH3.

Antolatzailea: Gaztelekua.