Usurbil jolastokiz mozorrotzeko gonbita, martxoaren 2ko Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 19a, 09:56

Jolastoki erraldoian bilakatu nahi dugu Usurbil, 2019ko martxoaren 2an. Usurbilgo kaleak jolaserako berreskuratu nahi ditugu. Horretarako noski, zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Izan litezke mahai-jokoak, jolas kooperatiboak, herri kirolak edo kirol jolasak, atzoko jolasak nahiz puri-purian direnak, tamaina, formatu guztietakoak…

Garai batean bezala, kalera atera eta jolastu! Jolasak, hortxe datorren Inauteri Festarako mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Tabernetan jarri ditugun zerrendetan nahiz emailez jasotako ekarpenen artean hautatu dugu. Milesker beste behin proposamenak idatzi dituzuen guztioi! Eta orain, mozorro festa prestatzera!

Hurrengo hilabeteotan joango gara zehazten Inauteri Festaren egitaraua eta gainerako zehaztasunak. Martxoaren 2ko jai egun handirako proposamenik baldin baduzue helarazi elkartea@noaua.eushelbidera edo telefonoz, 943 360 321 telefono zenbakira.

AZKEN HAMARKADAKO INAUTERI FESTAK

2019/3/2: jolasak.

2018: ospetsuak.

2017: Ingurumena.

2016: lanbideak.

2015: ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: musika.

2012: mitologia.

2011: itsasoa.

2010: zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: xomorroak.

2007: Brasil.

2006: marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: munduko kulturak.

2002: extralurtarrak.