NOAUA!ren urteko azken argitalpenak kalean

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 20a, 07:50

Ohi baino mardulagoa duzue aste honetako NOAUA!; 764. zenbakidun astekaria, urteko azkena, datozen asteotako ekimenen berri biltzen duen gabonetako gehigarria eta 2019rako egutegia argitaratu ditugu eta. Banatzen hasiak dira, datozen orduotan jasoko dituzue. 

Aldizkariari dagokionez, aipatu moduan urteko azkena duzue. Datozen bi asteotan ez da argitalpenik izango. Hurrengo NOAUA!, urtarrilaren 11n. 765. zenbakirako oharrik edo zorion agurrik baldin baduzue, email bidez helarazi dezakezue erredakzioa@noaua.eus helbidera edo deitu 943 360 321 telefono zenbakira. Asteotan aldizkaririk egon ez arren, web orrialdea eta sare sozialak elikatzen segiko dugu.

Aldizkariarekin batera, gabonetako gehigarria eta 2019rako egutegia doakizue. Aurreko urteetan bezala, Zaloa Arnaiz arduratu da diseinuaz eta maketazioaz. Oraingoan, Iñaki Agirresarobe Arzallus herritarraren atzoko eta gaurko argazki bilduma dakar egutegi berriak, telefono zenbaki interesgarriekin, jai egun berezien oroigarriekin edota hondakinen bilketa egunen zehaztasunekin. Egutegiaren ale gehiago behar badituzue, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzue.