Udal aurrekontuak edota euskararen plana, gaurko udalbatzarraren urteko azken osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 20a, 07:20

Hilabeteko azken asteartea (abenduak 25) jai eguna dugula kontuan izanik, egun horretan ez da noski udalbatzarraren osoko bilkurarik izango. Urteko azken saioa ostegun honetara (abenduak 20) aurreratuko dute. Ohiko ordu eta tokian; 18:00etan hasita pleno aretoan. 2018rako udal aurrekontuen gai eramango dute hitzordu honetara. Hasieraz onartu edo ez bozkatu beharko dute udal ordezkariek. Gogoan izan, azken asteotan auzoz auzo aurkeztu eta herritar zein eragile eta udal taldeen ekarpenak biltzen aritu dela udal gobernu taldea.

Horrekin batera, euskararen erabilera normaltzeko plana, edota bazterkeria arrisku egoeran dauden pertsonei zuzendutako hainbat erabaki hartuko ditu udalbatzak. Segidan duzue, Usurbilgo Udaletik osteguneko plenora begira helarazi duten gai zerrenda bere osotasunean:

UDALBATZAREN EZOHIKO OSOKO BILKURA

Eguna: abenduak 20, osteguna.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko akten onespena:

* 2018/09/25eko ohiko bilkurako akta. * 2018/10/30eko ohiko bilkurako akta.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 22tik abenduaren 7ra (2018/1271- 2018/1536).

3.- 2019ko Aurrekontuak hasieraz onartzea.

4.- 2019ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.

5.- 2019ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea.

6.- HAASetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107-11 exekuzio unitateari dagokion Xehetasun Azterketaren aldaketa behin betikoz onartzea.

7.- HAASetako A-39 (Markesaenea) eta A-49 (Langaldea) eremuetako ezaugarrien fitxaren aldaketa puntuala.

8.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuak emateko hitzarmena onartzea.

9.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuaren arautegia hasieraz onartzea.

10.- Beterri-Buruntza eskualdean bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako gizarteratze eta laneratze programaren zerbitzua emateko hitzarmena onartzea.

11.- Usurbilgo Udalaren VI. Plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) onartzea.

12.- Galdera-eskaerak.