Kantuan plazaratuko dira gaur, neguko oporraldian murgiltzear diren ikastetxeak

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 21a, 07:06

Neguko oporraldiaren atarian dira ikasleak. Ostiralean izango dute azken klase eguna, ohi bezala, berezia. Baserritar jantziekin kantuan kaleratuko dira eta, bai Udarregi Ikastola, Aginaga eta Zubietako Eskolako kideak. Hainbat kantu saio eta ospakizun deitu dituzte abenduaren 21erako. Segidan dituzue xehetasunak:

IKASTETXEEN SAIOAK

Abenduak 21, ostirala

Aginagako Eskola:

10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak, Aginagan barrena.

Antolatzailea: Aginagako Eskola.

Zubietako Eskola:

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. 

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

Udarregi Ikastola:

09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. 

-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".

-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".

12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.

16:45 Haur Eskolako familia, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko dira Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.

17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diete Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.

17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira.

18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurrentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.