Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko Urrezko Domina jaso du Jakin Taldeak, "pentsamenduan, kultur eragiletzan, argitalpengintzan, euskal kulturan, euskara batuaren bultzadan eta transmisioan egindako lanarengatik". Saria Jakinen talde historikoak jaso zuen bart Aldundiaren eskutik; tartean, Joan Mari Torrealdai herritarrak. Eta berarekin batera, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joseba Intxaustik.
"Jakin ez da izan ez pulpitu, ez katedra. Plaza izan da, herriko plaza, gogoetaren plaza eta lankidetzarako elkargunea", zioen Torrealdaik aipatu ekitaldian. Zorionak!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Dominaren banaketa ekitaldia zuzenean eskaini zuen streaming bidez. Albiste honi atxikitako bideoan duzue, zuzeneko emankizuna osorik.
Irudien iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.