Neguko oporren atariko azken klase eguna zuten gaur Udarregi Ikastolan. Ezohikoa urtero moduaan, kantu eta hamaiketako gozo artean pasa dute goiza. LH eta DBH-ko ikasle eta irakasleek herriari itzulia eman diote kantuan. Kalejirako une askotan hego haize zakarra izan dute bidelagun. LH-koek Kalezarreko bira osatu dute, DBH-koak Kaxkoan barrena ibili dira kantuan.
Arratsaldean, Haur Eskola eta aurten estreinakoz, Haur Hezkuntzakoen kalejira. Haur Hezkuntzakoak goizean ez, eguerdian ikastola atarian abestu ostean Haur Eskolakoekin batera arratsaldez irtengo dira, etapa osoa (0-6) batzearren. Honenbestez, 3-6 urte arteko haur eta gurasoei, Haur Eskolakoekin batera egingo den kalejiran parte hartzeko gonbita luzatzen diete Udarregi Ikastolatik.
Abenduak 21, ostirala
16:45 Haur Eskolako familia, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko dira Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.
17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diete Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.
17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira.
18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurrentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.