Abenduaren 24ko hitzorduen aurretik, Olentzerori lehen harrera igandean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 21a, 06:31

Gabon kantuez blaituko gaituzte hurrengo egunotan, Aginagan, Usurbilen, Santuenean edota Zubietan. Ikastetxeetako hezitzaile eta ikasleek abenduaren 21ean, eta hilaren 24an, Mari Domingini eta Olentzerori ongi etorria egiteko ere hainbat hitzordu finkatu dituzte herri eragileek.

Hasteko, Aginagan. Igandean, abenduaren 23an 18:00etan Sekañatik behera etorriko da Olentzero. "Urte osoan zehar mendian gogor lanean ibili eta gero, menditik datorren Olentzerori ongi etorria egingo diogu Sekaña parean. Trikitilarien laguntzaz frontoi ingurura gerturatuko gara eskutitzak emateko, gaztaina goxo-goxoak jaten ditugun bitartean", iragarri dute Antxomolantxa Elkartetik.

Biharamunean, kantu saio eta ongi torri ekitaldi gehiago iragarri dira:

KANTU JIREN GIDA

HERRI ERAGILEEN SAIOAK

Abenduak 21, ostirala

18:30 San Tomas jaia Santueneko ludotekan. Txistor jana eta otar zozketa.

Abenduak 23, igandea

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagan. Kalejira Sekañatik frontoi ingurura. Eskutitz bilketa, gaztain jana eta kantu giroa.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, astelehena

Aginagan:

09:00 Kantu jira etxez etxe Parrokia ondotik abiatuta. Aginaga erdigunera itzulera, 15:00ak aldera.

Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

Zubietan:

16:00 Kantu-eskea Artzabaleta baserritik.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Santuenean:

18:00 Olentzero Santuenea Elkartetik.

Antolatzailea: Santueneako elkartea eta gurasoak.

Usurbilen:

16:30 Mari Domingirekin kantuz herri itzulia preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta. Handik Olentzerori ongi etorria egitera 18:00ak aldera.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Kalezartik Usurbila, Olentzerori ongi etorri jaia:

17:00 Olentzerori idatzitako gutunak jaso Dema Plazan.

18:00 Olentzeroren etorrera Kalezarretik abiatuta. 

19:00 Amaierako jaia, Dema Plazan.

Antolatzaileak: Usurbilgo herri eragileak.