Bi etapen arteko lotura estutu asmoz, Haur Eskolak neguko oporren atarian Mari Domingi eta Olentzerorekin egin ohi duen urteroko itzulira batu dira aurtengoan Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntzakoak ere. Trikitilari eta panderojoleen laguntzaz, Kalezartik Usurbilerako bidea egin dute ostiral arratsalde honetan. Bidean zehar egin dituzten geldialdietan gabon giroko abestiak kantatzeko tartea hartu dute, eta helmugan, ilara luzea eragin duen askari gozoa dastatu dute frontoian.