Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrileko lehen egunean, aldaketak izango dira Usurbilgo bus-taxian, Lurraldebus eta baita Euskotreneko zerbitzuetan ere. Egunez zerbitzuak murriztuko dituzte, eta autobus kasuan, gauez zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek. Segidan dituzue xehetasunak:
ALDAKETAK GARRAIO ZERBITZUETAN
BUS TAXIA:
Abenduak 24, 31:
-Arratsaldeetan zerbitzurik ez, goizez bakarrik orduotan: 07:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00.
Abenduak 25, urtarrilak 1:
-Zerbitzurik ez.
LURRALDEBUS:
Abenduak 24, 31
-UK09 linea: Zarautz-Donostia arteko azken zerbitzua 19:50ean, 20:15ean Donostia-Zumaia artean.
-T2 Ospitaleak-Usurbil: 19:50ean azken zerbitzua ospitaleak-Usurbil artean, 20:17an Usurbil-Ospitaleak artean.
-T6 Hernani-Usurbil: azken zerbitzua Hernanitik Usurbila 19:45ean, Usurbildik Hernanira 20:15ean.
Abenduak 25, urtarrilak 1
-UK49G: autobus zerbitzuak gauez, Zumaia-Donostia artean. Usurbildik Donostiarantz orduotan: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35. Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.
-UK09 linea: goizez zerbitzu bakarra, 10:30etan Zumaia-Donostia artean, 12:00etan Donostia-Zumaia artean. Arratsaldez, lehen zerbitzua 17:30etan lehen zerbitzua Zumaia-Donostia artean, 18:00etan Donostia-Zumaia artean. Hortik aurrera, jai egunetako ohiko ordutegia.
-T2 eta T6 lineetan ez dute zerbitzurik iragarri.
Informazio gehiago:
900 300 340
EUSKOTREN:
Abenduak 24, 31
Azken zerbitzuak:
-Usurbildik Donostiara: 20:24, 20:54.
-Usurbildik Oriora: 19:04, 19:34, 20:04.
Abenduak 25, urtarrilak 1
Goizez zerbitzu bakarra: Usurbildik Oriora 11:04an, Usurbildik Donostiara 13:24an.
Arratsaldez: Usurbildik Oriora 17:04, 22:04 artean orduoro. Usurbildik Donostiara 18:24-22:24 artean orduoro. Azken zerbitzua, 22:54an.
944 333 333