Aginagari itzuli osoa eman diote kantuan

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 24a, 16:09

Ordu luzeetako kantu "maratoia" osatu dute Aginagan astelehen goiz eta eguerdi partean. 9:00etan jarria zuten elkartu eta elizatik abiatzekoa zuten zeharkaldirako hitzordua. Bazkalostera arte aritu dira kantuan, etxez etxe.  

Aginagari itzuli osoa eman diote urtero moduan. Urtean zehar agurtzeko modurik izan ez edo elkarren berri gutxitan izaten duten bizilagunekin egoteko aukera izaten dute gaurko kantu-jira berezi honi esker. Eta abestuz, kantatuz agurtzen dituzte etxe atarietatik. Trukean, diru pixka bat eta jan edana eskaintzen diete eskuzabaltasun osoz.

Aginagako Kaxkoan egin dituzten azken metroak bildu ditugu ondoko irudietan.

Gaurko ekitaldiaren ostean, urtea agurtu aurretik Aginagan iragarria dute beste hitzordu bat:

DATOZEN HITZORDUAK AGINAGAN

Abenduak 29, larunbata

17:00 Natur tailerrak Aginagako ludotekan,.

Zehaztasunak: "Natur tailerrak: xaboia eta golosina tailerra". "Naturari lotutako tailerrak eskainiko ditugu haurrentzat: gaurkoan, xaboia eta golosinak egingo ditugu. Anima zaitez!".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.