Xua, Olatz eta Patxiren etxeratzea eskatu dute kantuan

Noaua Aldizkaria 2018ko abenduaren 24a

Mari Domingi bidelagun zutela kalez kale kantuan aritu dira euskal presoen eskubideen alde, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, astelehen arratsaldean ospatu den kantu-jira berezian. Hitzorduan zehar, Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassent espetxean segitzen duten Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren etxeratzea eskatu dute beste urte batez. 

Kantu-jira Kalezarren amaitu dute aurten. Olentzeroren ongi etorri jaialdiko kalejirara batu dira.