Usurbilgo Ernaik antolaturiko 4. Gazte Topaketen bigarren egunean gara. Parte hartzeko gonbita luzatu du Ernaik sare sozialen bidez. "Iepa gazte!! Urteko azken egunekin batera hemen datoz Usurbilgo Ernaik antolaturiko 4. Gazte Topaketak. Bertan gai ezberdinen inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera bikaina izango da giro ederrean. Animatu zabaldu eta parte hartu!". Hiru hitzordu iragarri dituzte ostegun honetarako:
4. GAZTE TOPAKETAK USURBILEN
Abenduak 27, osteguna
11:00 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean.
17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean.
22:00 “Hiru izar askatasunaren izenean”.
Abenduak 28, ostirala
11:00 Mural margoketa.
17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urratsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean.
21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.
Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.
Gazte Topagunerako bonoak salgai
Ezker Abertzaleko gazte antolakuntzaren 40. urtemuga ospatzeko Gazte Topagune erraldoia iragarri dute apirilaren 19tik 22a Lemoan (Bizkaia). Hitzordu horretarako bonoak salgai jarri dituzte jada, Usurbilen Aitzagan.
"Kaixo lagun! Oraindik Gazte Topaguneko bonoa erosi gabe? Ez itxaron gehiago eta erosi zuena; bonoak Aitzagan salgai! Ez galdu zure aukera! Askatasun bulkadak independentziara!", adierazi du sare sozialen bidez Usurbilgo Ernaik.
Gazte antolakundearen 40. urtemuga borobiltzeko
Gazte antolakundearen 40. urtemugaren testuinguruan, "Bulkada berrien garaia da" dinamika abiatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Euskal Herrian. "Dinamika honen asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioaz gazte borroka balioan jartzea da. Zurekin egin nahi dugu".
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak 2019an 40 urte beteko dituen honetan, herriz herri dinamika ezberdinak bideratu nahi dituzte. Usurbilen aipatzekoa, abenduaren 26tik 28ra antolatu dituen 4. Gazte Topaketak. Aurten urtemuga berezi honen islada izango dute.
Gazte antolakundeen memoria liburu batean bildu eta lau hamarkada hauetan gazte antolakundeetan parte hartu duten gazteak elkartu nahi dira. Enraie eta Aitzinak abiaturiko dinamika, 2019ko apirilaren 19tik 22ra, "Askatasuna taupadak independentziara!" aldarripean, Lemoan ospatuko den Euskal Herri mailako Gazte Topagune erraldoiarekin borobilduko dute. Egitarau zabala iragarri dute. Informazio gehiago: gaztetopagunea.eus