Jolasean amaituko dugu urtea Usurbilen! Tramankulu erraldoiez inguratua esnatuko zaizkigu Usurbil erdiguneko plazak, abenduaren 29an eta 30ean, Hurbilago Elkarteko dendari txikiek antolaturiko Atrakzio Parke handiarekin.
Airera jaurtiko duen anezka ("lantzadera"), jauzika aritzeko eremua, zine mugikorra, rokodromoa eta tirolina, bizikleta gainean jira eta buelta aritzeko "lupine bike", herri kirolen puzgarria, bat formulako kabinak, dantza pista, jumping jolasa edota xbox bideo jolasak izango ditugu frontoian, Dema, Askatasuna eta Mikel Laboa plazetan.
Parkeaz gozatzeko egun bakoitzeko sarrera 15 eurotan eskuratu ahalko da baina adi, baita doan ere! Horretarako 20 eurotik gorako erosketak egiten dituzunero puntu bat jasoko duzue. 10 puntu biltzean, Hurbilagoko kide den saltokiren batera joan, eta puntuen truke jolas parke handiaz egun batez doan gozatzeko eskumuturrekoa emango zaizu.
Ekimen honekin, kale giroa suspertu eta jendea herrian bertan, bertako komertzioetan kontsumitzera bultzatu nahi du Hurbilago Elkarteak. "kale giroa suspertu, kale giroa biziagotu, eta bide batez, orain hasi eta abendu amaierara arte, jendea herriko denda txikietan erosketak egitera animatu".
Usurbilgo denda txikien atrakzio parke erraldoia
Egunak: abenduak 29, 30 (larunbata eta igandea).
Tokia: Usurbilgo frontoia, Dema plaza, Askatasuna plaza, Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: atrakzio parkerako sarrera, eguneko 15 euro. Sarrera doan eskuratzeko aukera, Hurbilago Elkarteko kide diren herriko saltokietan abenduaren 28ra arte 20 eurotik gorako erosketak egitearen truke. 20 eurotik gorako erosketa bakoitzeko puntu bat jasoko da. 10 puntu lortuta, puntuak trukatzeko saltokietara jo eta atrakzio parkean egun osoz doan ibiltzeko eskumuturrekoa jasoko da.
Antolatzailea: Hurbilago, Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkartea.