Babes zabala jaso du, aurtengo NOAUA!ren Fotokolak

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 27a, 10:29

500 bazkide inguru eta bidelagun gehiago ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. Ondoko irudi sortakoak tartean. Abenduaren 16ko San Tomas Azokaren baitan antolatu genuen Fotokolean atera genituen argazkiok. Milesker NOAUA!ren aterkipean agertzeko prestasuna adierazi eta kultur elkarte honi emandako babesagatik! Baina eskertza zabalagoa egiteko une egokia da 2018. urte amaiera hau. Publizitatea jarri, informazioa helarazi, artikuluak idatziz kolaboratu, bazkidetza ordaindu.... Laburbilduz, proiektu hau zutik mantentzen ahalegintzen zareten guztioi... ESKER MILA!

2019an izango dugu elkarren berri. Hurrengo aldizkaria, urtarrilaren 11n argitaratuko dugu. 765. zenbakidun astekarirako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, erredakzioa@noaua.eus helbidera edo kultur egoitzara etorritara helarazi, urtarrilaren 7a baino lehen. Argibide gehiagorako, 943 360 321 telefono zenbakira deitu. Bitarte horretan, web orria eta sare sozialak elikatzen segiko dugu.

Bide batez, NOAUA! kide ez bazara, etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu, ekitaldietarako beherapenak edo zozketa ezberdinetan sariak eskuratzeko aukera emango dizun bazkidetza.