Euskal Herriko txoko ezberdinetako kirol taldeen topalekuak izango dira larunbatean (abenduak 29) Harane eta Oiardo Kiroldegia. Haranen Usurbil F.T.-k antolaturiko Gabonetako Futbol Txapelketaren bosgarren edizioa ospatuko da goizeko 10:00etan hasita. Ordubete lehenago abiatuko da Kiroldegian, Usurbil Kirol Elkarteak prestatu eta egun osoan zehar ospatuko den Mirotzen omenezko Infantilen Arteko 11. Eskubaloi Txapelketa.
GABONETAKO 5. FUTBOL TXAPELKETA
Talde ezberdinetako kirolari gaztetxoak bildu eta giro ederrean ospatzen duten Gabonetako 5. Futbol Txapelketa antolatu du Usurbil F.T.-k, Kutxabanken laguntzaz, abenduaren 29rako Haranen. Goizeko 10:00etan hasiko den hitzorduan parte hartuko dute, Usurbil F.T.-rekin batera, Billabona K.E., Urnieta K.E., C.D. Baztan K.E., Usurbil F.T., Orioko F.T., Pasaia K.E., Antiguoko K.E. taldeek.
MIROTZEN OMENEKO INFANTILEN ARTEKO 11. ESKUBALOI TXAPELKETA
Euskal Herriko txoko ezberdinetako gaztetxoen eskubaloi taldeak bilduko ditu hamaikagarrenez, Mirotzen omenez abenduaren 29an ospatuko den Infantilen Arteko 11. Eskubaloi Txapelketak. Ohi bezala, Usurbil Kirol Elkarteak antolatuta, egun osoz, Oiardo Kiroldegian.
INFANTILEN ARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Eguna: abenduak 29, larunbata.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Ordutegia: 9:00-20:00.
INFANTIL NESKEN TXAPELKETA
A multzoa:Usurbil K.E., Anaitasuna eta Tolosa CF.
B multzoa:Basauri ET, Bera Bera, Aiala ZKE.
09:00 Usurbil K.E.-Tolosa CF
10:00 Bera Bera-Aiala ZKE
11:00 Anaitasuna-Tolosa CF
12:00 Basauri ET-Bera Bera
13:00 Usurbil K.E.-Anaitasuna
14:00 Aiala ZKE-Basauri ET
16:00 5-6 postuak
17:20 3-4 postuak
18:40 Finala
INFANTIL MUTILEN TXAPELKETA
A multzoa: Usurbil K.E., Anaitasuna, Tolosa CF.
B multzoa: Basauri ET, Bera Bera, Amenabar ZKE.
09:30 Usurbil K.E.-Tolosa CF
10:30 Bera Bera-Amenabar ZKE
11:30 Anaitasuna-Tolosa CF
12:30 Basauri ET-Bera Bera
13:30 Usurbil K.E.-Anaitasuna
14:30 Amenabar ZKE-Basauri ET
16:40 5-6 postuak
18:00 3-4 postuak
19:20 Finala
20:00 Sari banaketa.
Oharrak:
-Partiden iraupena, 12 minutuko bi zati, minutu bateko atsedena.
-Bazkaria 13:00-15:30.
Antolatzaileak: Usurbil K.E., Usurbilgo Udala.
9. HURBILAGO SAN SILBESTRE LASTERKETA
Urtea herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzearen alde korrika egiten agurtu nahi izanez gero, adi, abenduaren 31n ospatuko baita ohi bezala, 9. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Izena aurrez eman beharko da doan, Hurbilago Elkarteko edozein saltokietan edo hurbilago.com atariaren bidez. Hurbilago Elkartetik iragarri dutenez gainera, lasterketa amaieran hainbat opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean eta dirutza; 500 euroko erosketa balea!