GuraSOSen Hitzartu prozesuari azken bultzada emateko deia

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 29a, 16:09

Auzolanean landu eta erredaktatu da GuraSOSek larunbat honetan (abenduak 29) Hernaniko Oronan aurkeztu duen Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa plan alternatiboa eta Hitzartu prozesuko gastuei ere auzolanean aurre egingo zaie. Hitzartu prozesuak eragindako gastuei aurre egiteko 80.000 euro behar ditu GuraSOSek. Crowfunding kanpainaren bidez edo azken hilabeteotan salgai jarri dituzten babes-kutxei esker, dagoeneko %75eko babes ekonomikoa bildu dute.

"50.593.55€!!! Plana eta parte-hartzearen %75a lortu dugu!! Azken txanpa!! Gurea da etorkizuna, gurea da plana, babestu dezagun, babes ditzagun!!", deitu du GuraSOSek sare sozialen bidez. 

Usurbilgo haurrek urriaren 7an frontoian sortutako hitz eta marrazkiekin apaindutako babes-kutxak erosiz lagundu daiteke diruz Hitzartu prozesua. 10 eurotan eskura ditzakezue, Lizardi, Laurok, Otargoxo, Kaffa, Txalaka, Iturralde botika, Iratze naturdenda, Ines ileapaindegia, Intza ileapaindegia, Ixabel Estetika Zentroan eta Lurda Kinkildegian. Diru ekarpenak ere egin daitezke, bideotatik:

Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124

Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165.

80.000 euro behar

Zenbakitan honatx, Gipuzkoan hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka gipuzkoarrek hitza hartuz eta hitzartuz, adostasunez konpontzeko Hitzartu prozesuak eragingo dituen gastuak: 

-Hondakinen plangintzaren idazketa: 42.350 euro.

-Herritar epaimahaiak/parte hartze prozesua: 20.036 euro.

-Gastu juridikoak: 13.000 euro.

-Besteak: 4.614 euro.

Guztira: 80.000 euro.

Informazio gehiago: gurasos.org

GuraSOS-en babes kutxen ipuina

“Gaur oso kutxa bereziak aurkeztuko dizkizuegu, babesteko balio duten kutxak dira hain justu. Naoned edo Nantesen (Bretainian) eginak dira, Asterix eta Obelixen herrixka zegoenetik hurbil. Ez alferrik, bere barruan sartu da ezkutuan edabe magikoa, eta edabe horrek txikiak botere handiko egiten ditu eta harroputzak txiki.

Estalki serigrafiatuetan kolore biziko etorkizuna aurkituko duzue, Zubietatik gertu, 100 haurrek margotuak, “Urbaseria” sorgin gaiztoa ametsak errausteko eta amets gaiztoak izurtzeko gaztelua eraikitzen ari den lekutik hurbil. Ipuina ondo amaitzea neurri handi batean zure eta gure gain dago. Bildutako diruarekin Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa idazteko eta Amets Lasaien Etxea eraikitzeko da. Han haurren begiraden aire garbia sartuko da eta argiztatua egongo da etorkizun jasangarriaren ilusioz.

A.o. Ez ahaztu kutxaren barruan aurkituko duzun postala, lurralde honetako diputatu nagusiarentzat da. Postal horretan gogora ekarriko diozu "inoiz ez dela berandu Gipuzkoa Osasuntsuago baten alde lan egiteko" A, eta goxatu Gureak-eko magoek egindako galletekin”.

https://twitter.com/tgurasos/status/1077888995005214721