Urtebetez abian izan den Hitzarturen baitan gipuzkoarrek landu duten 2019-2030 arterako hiritarrek sustaturiko Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako plan teknikoa aurkeztuko du GuraSOSek larunbat honetan (abenduak 29), 11:00etan Hernaniko Oronan.
Ekitaldi berean, "Hitzartu" parte hartze prozesua jarraitu eta gainbegiratu duen organoko, Berme Batzordeko kideek urtebeteko prozesu honen gaineko ondorioak plazaratuko dituzte. Gogoan izan, Berme Batzordea kide ezagunok osatu dute: Bernardo Atxagak, Juan Jose Alvarez Rubiok, Esther Larrañaga Galdosek, Pero Ibarra Gellek, Ernesto Ganuza Fernandezek eta Garbiñe Biurrun Mancisidorrek.
BERME BATZORDEA
Esther Larrañaga Galdos (Bergara):
-Zuzenbidean lizentziatua.
-Enpresen kudeaketan masterra.
-Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo saileko zuzendaria (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria (1990-91), Madrilgo Diputatuen Kongresuan diputatua (1991-1993), Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailburuordea (1995-2001), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea (2001-2005), Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailburua (2005-2009).
Pedro Ibarra Güell (Getxo):
-Zientzia politikoetan katedraduna EHU-n.
-"Parte Hartuz"-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea).
-Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.
Ernesto Ganuza Fernandez (Madril):
-Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra.
-Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
-Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
-"Revista Internacional de Sociologia" aldizkariko idazkaria.
Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia):
-Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna EHU-n.
-2015eko Eusko Ikaskuntza saria.
-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.
Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa):
-EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea.
-EHUko lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua.
-"Jueces para la Democracia" elkarteko kidea.
Bernardo Atxaga (Asteasu):
-Ekonomian lizentziaduna.
-Euskaltzaindiako kidea.
-Idazlea.
-Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989), Millepages saria (1991), Pirinio Atlantikoetako Hiru Koroa saria (1995), Eusko Ikaskuntza saria (2002), Cesare Pavese poesia-saria (2003) eta Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003).
Informazio gehiago:
hitzartu@hitzartu.eus
Twitter: @Hitzartukide
Facebook: Hitzartukide