Aldaketak, datorren erregeen kabalgatako ibilbidean

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 31a, 08:17

Ohi bezala San Estebandik etorriko zaizkigu zaldi gainean urtarrilaren 5ean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar eta haiek laguntzen ariko diren bidelagunak. Frontoian amaituko dute itzulia. Tarteko bide horretarako ordea aldaketak iragarri ditu Ziortza Gazte Elkarteak.

Urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Kabalgataz ari gara. Erregeak heldu aurretik, postaria bidaliko dute urteko lehen larunbat goizean, haurren gurariak biltzera. Eta arrasaldean errege kabalgata ospatuko da. Segidan dituzue xehetasunak.

Urtarrilak 5, larunbata

11:30 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen ariko da.

17:00 Errege kabalgata abiatuko da San Estebango plazatik. Ibilbidea: San Estebango plaza, Sendategia, Santuenea, Bizkarre, Errekatxiki, Olarrondo (bertan atsedenaldia), Puntapax, Kale Nagusia kontrako norantzan, Zubiaurrenea eta frontoia.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.