2018a agurtzear gara. Azken egun honetan ere herrian falta direnak gogoan hartzeko tartea hartuko da. Euskal presoen eskubideen aldarria plazaratuko da, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak astelehen iluntze honetarako 20:00etan plazan deitu duen topa egiteko hitzorduarekin.
Bestalde gogoan izan, Sare mugimenduak manifestazio bana deitu duela urtarrilaren 12rako Baionan eta Bilbon, "Orain presoak" aldarripean. Usurbildik autobus zerbitzua antolatuko da. Adi, aurrez eman beharko baita izena ohiko tokietan.
EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO HITZORDUAK
Abenduak 31, astelehena
20:00 Presoen eskubideen aldeko topa Dema plazan.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 12, larunbata
17:00 Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak Bilbon (La Casillatik) eta Baionan (Laugatik). Autobus zerbitzua Usurbildik 15:00etan Oiardo Kiroldegitik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Informazio gehiago: sare.eus
Deitzailea: Sare.