2018-19 kirol urtearen etenaldi betean gara baina herriko instalakuntzak zabalik eta jardunean ditugu opor egunotan. Larunbat honetan (abenduak 29) esaterako, Harane futbolari gaztetxoen lagun arteko joko zelaia izan dugu. Usurbil F.T.-k antolatuta, Kutxabank-en laguntzaz, Gabonetako 5. Futbol Txapelketa ospatu dute.
Jolaserako prestasun handia zuten kirol talde ezberdinetako gaztetxoak bildu ditu hitzorduak. Goizeko 10:00etan hasita, topaketa berezi honetan parte hartu dute Usurbil F.T.-rekin batera, Billabona K.E., Urnieta K.E., C.D. Baztan K.E., Usurbil F.T., Orioko F.T., Pasaia K.E., Antiguoko K.E. taldeek.
Errifa zozketa
Gabonetako errifa zozketa ospatu zuen futbol taldeen bilguneak aurreko asteburuan. Honatx zenbaki sarituak:
1. saria (Bruño mariskoak): 6.413.
2. saria (Marije denda): 1.310.
3. saria (Saizar Sagardotegia): 4.123.