Giro fresko eta eguzkitsua, asko jota hodei batzuk baino ez. Iragarpen ezin egokiagoa egina du Euskalmet-ek, urte amaiera honetarako. Giro ezin aproposagoa beraz, urtea Usurbilgo merkataritza eta ostalaritzaren alde korrika amaitzeko.
9. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa ospatuko da gaur. Adi, 17:00etan abiatuko da frontoi ingurutik. Usurbilgo merkataritza guneari bi itzuli eman beharko dizkiote parte hartzaileek.
Eta amaieran, sari potoloen zozketa! Hurbilago Elkartetik iragarri dutenez gainera, lasterketa amaieran hainbat opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean eta dirutza; 500 euroko erosketa balea!