Asteazkenetik aurrera, Kiroldegia haurren jolastoki

Noaua Aldizkaria 2018ko abenduaren 31

Aurreko urteetan baino astebete beranduago, baina eskaintza zabalarekin bueltan dator Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegira. Urtarrilaren 2tik 4ra, urte berrian sartzearekin batera beraz bihurtuko da Kiroldegia jolastoki erraldoian. 2-12 urte artekoei zuzendutako Gabonetako Haur Parkea ordutegi honetan zabalduko da, aipatu moduan, urtarrilaren 2tik 4ra: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.

Ohi bezala, tailer desberdinen txokoak izango ditu parkeak; orriak markatzekoak, eskumuturrekoak, txotxongiloak, karetak, makilaiak… Txikientzako gunean puzgarriak, ludoteka, margolarien txokoa... egongo dira. Handientzako gunean ohe elastikoak, puzgarriak… Guztia doan!

Gainera, hitzordu bereziak izango dira egunero arratsalde partean:

Urtarrilak 2, asteazkena: 17:30 Talo tailerra

Urtarrilak 3, osteguna: 17:30 Ipuin kontalaria

Urtarrilak 4, ostirala: 17:30 Diskofesta.