Aldaketak jai egunotan, garraio zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 31a, 09:01

Abenduaren 31n eta urtarrileko lehen egunean, aldaketak izango dira Usurbilgo bus-taxian, Lurraldebus eta baita Euskotreneko zerbitzuetan ere. Egunez zerbitzuak murriztuko dituzte, eta autobus kasuan, gauez zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek. Segidan dituzue xehetasunak:

ALDAKETAK GARRAIO ZERBITZUETAN

BUS TAXIA:

Abenduak 31:

-Arratsaldeetan zerbitzurik ez, goizez bakarrik orduotan: 07:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00.

Urtarrilak 1:

-Zerbitzurik ez.

LURRALDEBUS:

Abenduak 31

-UK09 linea: Zarautz-Donostia arteko azken zerbitzua 19:50ean, 20:15ean Donostia-Zumaia artean.

-T2 Ospitaleak-Usurbil: 19:50ean azken zerbitzua ospitaleak-Usurbil artean, 20:17an Usurbil-Ospitaleak artean.

-T6 Hernani-Usurbil: azken zerbitzua Hernanitik Usurbila 19:45ean, Usurbildik Hernanira 20:15ean.

Urtarrilak 1

-UK49G: autobus zerbitzuak gauez, Zumaia-Donostia artean. Usurbildik Donostiarantz orduotan: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35. Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.

-UK09 linea: goizez zerbitzu bakarra, 10:30etan Zumaia-Donostia artean, 12:00etan Donostia-Zumaia artean. Arratsaldez, lehen zerbitzua 17:30etan lehen zerbitzua Zumaia-Donostia artean, 18:00etan Donostia-Zumaia artean. Hortik aurrera, jai egunetako ohiko ordutegia.

-T2 eta T6 lineetan ez dute zerbitzurik iragarri.

Informazio gehiago:

Buruntzaldea

Urola Kosta

lurraldebus.eus

900 300 340

EUSKOTREN:

Abenduak 31

Azken zerbitzuak:

-Usurbildik Donostiara: 20:24, 20:54.

-Usurbildik Oriora: 19:04, 19:34, 20:04.

Urtarrilak 1

Goizez zerbitzu bakarra: Usurbildik Oriora 11:04an, Usurbildik Donostiara 13:24an.

Arratsaldez: Usurbildik Oriora 17:04, 22:04 artean orduoro. Usurbildik Donostiara 18:24-22:24 artean orduoro. Azken zerbitzua, 22:54an.

Informazio gehiago:

Tren zerbitzuak

euskotren.eus 

944 333 333