Urte berria estreinatzearekin batera irekiko dute, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probarako izen ematea

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 31a, 09:13

Hamabi mahats aleak jan eta 2019ari ongi etorria emango diogun une berean egin ahalko dugu urte berriko lehen plana. Lehen kirol hitzorduan izen emateko epea zabalduko digute; urtarrilaren 27an (9:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako inskripzio epea, kirolprobak.com atarian.

1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei dago zuzendua hitzordua, nahiz 13-16 urte arteko txirrindulariek ere parte hartu ahalko duten. Beti ere, “baldin eta une oro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izen ematea irisasibtt@gmail.comhelbidearen bidez beteko da”.

Urtarrilaren 25era arte eman ahalko da izena. Adi, antolakuntzak txaleko bat oparituko die lehenbizi apuntatzen diren 500 partaideei. Prezioa: federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro.

Irisasi BTT 2019 "Hotzak Akabatzen" probarako izen ematea

Epea: urtarrilaren 1etik 25era.

Zehaztasunak: urtarrilaren 27an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen!" probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute.

Nori zuzendua: 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei.

Zehaztasunak: "Txaleko bat opari izena emanten duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8.45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. 13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe". 

Izen ematea: urtarrilaren 1etik 25era, kirolprobak.com atarian. Federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 8:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.

Informazio gehiago:

andatzamendizale.info

irisasibtt@gmail.com

Antolatzailea: Irisasi BTT.

Babeslea: Usurbilgo Udala.