Aste mugituon ostean, urte hasiera lasaiagoa kultur eskaintzari dagokionean

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 2a, 08:27

Urtero legez, ekitaldiz jositako urte amaieraren ostean dator barealdia. Egunotako ospakizunak igaro eta gero, nabarmen egingo du beherantz Usurbilen iragarri diren deialdiek. Ohi baino astebete beranduago datorren Gabonetako Haur Parkearen eta ibilbidean aldaketak iragarri dituen urtarrilaren 5eko errege kabalgataren ostean, hileroko ohiko hitzorduak izango ditugu.

Hasteko, haurrei zuzendutako euskarazko filmaren proiekzioa hilaren 6ko jai eguna dela eta, urtarrilaren 13an; "Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioan". Kantu Taldeak urtarrilaren 14an hasiko du bestalde,  ikasturte berria; plazara berriz hilabeteko azken larunbatean itzuliko da. Kantu-jira oraingoan eguerdiz. 

Beste hitzordu klasiko bat; Irisasi BTT 2019 "Hotzak akabatzen" urtarrilaren 27an. Izen ematea zabalik dago jada kirolprobak.com atarian. 

"Dantza" Sutegin

Egun berean, hilaren 27an eta NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, Orbeldi D.T. partaide duen "Dantza" Sutegiko auditorioan. Proiekziorako sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue Lizardi liburu dendan eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA!-ko bazkideek NOAUA!n bertan soilik. 

Eta hilabete honetarako beste proposamen berri bat; Andatzako garai bateko okupazioaren azterketaren eta interpretazio arkeologikoaren inguruko hitzaldia urtarrilaren 22an. 

Hitzordu guztion gaineko xehetasun gehiago, Usurbilgo Udalak plazaratu duen urtarrileko kultur agendan dituzue: