2019an euskal presoak etxeratzeko desioarekin agurtu dute urtea frontoian

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 31a, 20:35

Urte amaiera honetan ere euskal presoen eskubideak eta salbuespenezko espetxe politikaren eraginez herritik urrun direnak gogoan. Besteak beste, Usurbilen falta direnak; Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassent espetxean preso segitzen duten Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga.

Haien guztien eskubideak gogoan hartuta egin berri du astelehen iluntze honetan frontoian, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deitutako urte amaierako ekitaldia. Abestu eta topa eginez, euskal presoak etxeratzea galdegin dute beste behin.

Hitzorduan, Olatz Lasagabasterren izena Arantxa Anzak hartu du hitza. Espetxean dituen senideak tarteko, bide honetan guztian zehar jaso duten elkartasun eta maitasuna eskertu nahi izan die usurbildarrei, 2019an euskal preso guztiak Euskal Herrian izateko desioa plazaratzearekin batera.

Urte berrian ere euskal presoen eskubideen alde lanean segitzeko deia egin dute. Honatx 2019rako lehen hitzorduak:

EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO 2019ko LEHEN HITZORDUAK

Urtarrilak 12, larunbata

17:00 Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak "Orain presoak" aldarripean Bilbon (La Casillatik) eta Baionan (Laugatik). Autobus zerbitzua Usurbildik 15:00etan Oiardo Kiroldegitik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.

Informazio gehiago: sare.eus

Deitzailea: Sare.

Urtarrilak 25, ostirala

20:00 Euskal preso eta iheslarien etxeratzea exijitzeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.