2019an noiz zer izango dugun jakiteko gida

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 2a, 10:01

NOAUA! Kultur Elkarteak plazaratu berri duen egutegia eskuratu baduzue, estreinatu berri dugun 2019an izango ditugun ospakizun, festa edota aldarrikapen egun ezberdinak aurtengoan noiz egokituko diren jakin ahalko duzue. Segidan duzue, batetik EAE mailan finkatu diren 2019rako jai egunen egutegia; beste behin, erlijio edota estatu espainiarreko ospakizunei lotua. 

Bide batez, baita 2019an izango ditugun deialdi, aldarrikapen eta bestelako hainbat hitzorduen egunen zerrenda ere:

EAE mailan 2019rako izendatu diren jai egunak:

-Urtarrila: 6.

-Martxoa: 19.

-Apirila: 18, 19, 22.

-Maiatza: 1.

-Uztaila: 2 (Usurbilgo jai eguna), 25, 31.

-Abuztua: 15.

-Urria: 12.

-Azaroa: 1.

-Abendua: 6, 25.

Hamaika ospakizun edota aldarrikapen egun:

-Urtarrilak 27: Irisasi BTT Hotzak Akabatzen.

-Otsailak 4: Santa Ageda.

-Martxoak 2: Inauteri Festa. Gaia: jolasak.

-Martxoak 8: Emakumeen Eguna.

-Martxoak 16: Atez Ateko Bilketak 10 urte.

-Apirilak 4-14: 21. Korrika.

-Apirilak 13: 7. Dantza Eguna.

-Apirilak 21: Aberri Eguna.

-Apirilak 23: Liburuaren Eguna.

-Maiatzak 1: Langileen Eguna.

-Maiatzak 5: Andatza Eguna.

-Maiatzak 19: Sagardo Eguna.

-Maiatzak 26: udal, foru eta europar hauteskundeak.

-Ekainak 9: Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia Aginagan.

-Ekainak 15: Ikastola Eguna.

-Ekainak 24: San Juan Eguna (Kalezarko jaiak).

-Uztailak 2: Santixabel Eguna (Usurbilgo jaiak).

-Uztailak 25: Santio Eguna (Zubietako jaiak).

-Abuztuak 3: San Esteban Eguna (Urdaiagako jaiak).

-Abuztuak 16: San Roke Eguna.

-Abuztu amaiera: Atxegaldeko jaiak.

-Irailak 15: 12. Baxurde Krosa.

-Iraila erdialdea: Santueneko jaiak.

-Urriak 4: San Praixku Eguna (Aginagako jaiak).

-Urriak 6: Kilometroak jaia Zarautzen.

-Azaroak 1: Artisautza Azoka.

-Azaroak 22: Santa Zezili Eguna.

-Azaroak 24: Erle Eguna.

-Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

-Abenduak 1: Mikel Laboa gogoan.

-Abenduak 3: Euskararen Eguna.

-Abenduak 8: Odol Emaileen Eguna.

-Abenduak 15: San Tomas Azoka.

-Abenduak 24: Olentzero eta Mari Domingini harrera egiteko kantu saioak.

-Abenduak 26: San Esteban Txiki Eguna.

-Abenduak 31: 10. Hurbilago San Silvestre Lasterketa.

-Hilero:

Azken ostegunetan: pentsio duinen aldeko elkarretaratzea.

Azken ostiraletan: euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.

Azken larunbatetan: kantu-jira.