Puzgarriak, tailer ezberdinak, bideo-jokoak, futbolina... Hamaika jolasetan gozatzeko aukera dute gaurtik (urtarrilak 2) 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoek Oiardo Kiroldegian zabaldu berri duten Gabonetako Haur Parkean.
Lehen bisitariak gogotsu aritu dira haien azken opor egunez gozatzen, Usurbilgo Udalak Oiardon egokitu duen gunean. Gogoan izan, ostiralera arte izango da zabalik, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.
Ohi bezala, tailer desberdinen txokoak izango ditu parkeak; orriak markatzekoak, eskumuturrekoak, txotxongiloak, karetak, makilaiak… Txikientzako gunean puzgarriak, ludoteka, margolarien txokoa... egongo dira. Handientzako gunean ohe elastikoak, puzgarriak… Guztia doan!
Gainera, hitzordu bereziak izango dira egunero arratsalde partean:
Urtarrilak 2, asteazkena: 17:30 Talo tailerra
Urtarrilak 3, osteguna: 17:30 Ipuin kontalaria
Urtarrilak 4, ostirala: 17:30 Diskofesta.