2019ko erronkei aurre egiteko 12 milioi euro pasatxoko udal aurrekontua du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 2a, 13:13

 

Estreinatu berri dugun 2019rako udal aurrekontuak hasieraz eta gehiengo osoz (EHBildu alde, EAJ aurka, PSE-ko udal ordezkaria ez zen egon pleno horretan) onartu zituen udalbatzak, joan den abenduaren 20an egin zuten osoko bilkuran. Guztira, 12.055.173 euro izango ditu udalerri honek, urte berri honetako erronkei heltzeko. 2011. urteaz geroztik izan duen diru kopuru altuena. 

 

Udal aurrekontuekin batera, 2019rako udal Lanpostuen Zerrenda eta eta Plantilla Organikoa ere gehiengo osoz onartu zituzten hasieraz (EHBildu alde, EAJ abstentzioa).

 

Laster, 2019ko udal aurrekontuak jendaurrean jarriko dituzte ikusgai 15 egunez, alegazioak aurkezteko. Hasieraz onartuak dauden 2019rako udal aurrekontuak zenbakitan dituzue segidan:

 

2019rako UDAL AURREKONTUAK ZENBAKITAN

Aurrekontuen bilakaera

2009: 13.200.000 euro.

2010: 13.042.840 euro.

2011: 13.903.890 euro.

2012: 10.982.729 euro.

2013: 10.033.478 euro.

2014: 10.360.521 euro.

2015: 10.482.470 euro.

2016: 10.705.129 euro.

2017: 11.057.464 euro.

2018: 11.310.981 euro.

2019: 12.055.173 euro.

 

Organoak

Antolakuntza 390.625 euro

Gobernu-taldea 3.000 euro

Idazkaritza 91.750 euro

Ogasuna 502.700 euro

Udaltzaingoa 12.000 euro

Kulturgintza 257.000 euro

Liburutegia 29.700 euro

Euskara 154.700 euro

Kirolak 706.225 euro

Gazteria 86.900 euro

Garapen Agentzia 191.391 euro

Oinarrizko Lanbide Heziketa 28.400 euro

Hezkuntza 460.000 euro

Hirigintza 716.307 euro

Ingurumena 1.058.720 euro

Nekazaritza 130.391 euro

Zerbitzuak eta obrak 2.325.650 euro

Gizartekintza 863.914 euro

Parekidetasuna eta Aniztasuna 70.500 euro

Langilegoa 3.975.300 euro

 

Sarrerak

Zerga zuzenak: 3.019.500 euro (%25,05).

Zeharkako zergak: 1.140.818 euro (%9,46).

Tasak eta besteak: 2.381.893 euro (%19,76).

Transferentzia arruntak: 5.386.474 euro (%44,68).

Ondare sarrerak: 58.600 euro (%0,49).

Sarrera arruntak guztira: 11.987.285 euro (%99,44).

 

Kapital transferentziak: 67.888 euro (%0,56).

 

Gastuak

Pertsonal gastuak: 3.975.300 euro (%32,97).

Ondasun arrunt eta zerbitzu gastuak: 5.029.214 euro (%41,72).

Finantza gastuak: 20.000 euro (%0,16).

Transferentzia arruntak: 830.772 euro (%6,89).

Inbertsioak: 1.620.887 euro (%13,44).

Kapital transferentziak: 168.000 euro (%1,39).

Finantza pasiboak: 415.000 euro (%3,44).

 

Gastuen banaketa

Herri jasangarria 3.690.677 euro (%30,61):

Ongizartea 1.969.601 euro (%16,34):

Herri nortasuna 1.315.100 euro (%10,91):

Udala herriaren zerbitzura 4.948.025 euro (%41,04):

Euskal Herria eraikitzen eta elkartasuna 131.770 euro (%1,09).

 

Herri jasangarria (3.690.677 euro):

-Zerbitzuak eta obrak 1.560.350 euro (%42,28).

-Ingurumena 1.058.720 euro (%28,69).

-Herri antolaketa eta hirigintza 1.071.607 euro (%29,04).

 

Ongizartea (1.969.601 euro):

-Eskubide eta osasuna 830.994 (%42,19).

-Kirola 816.825 euro (%41,47).

-Garapen ekonomikoa eta nekazaritza 283.782 (%14,41).

-Turismoa 38.000 (%1,93).

 

Herri nortasuna (1.315.100 euro):

-Hezkuntza 674.700 euro (%51,30).

-Kultura 379.400 euro (%28,85).

-Euskara 190.579 euro (%14,49).

-Parekidetasuna 60.500 euro (%4,60).

-Aniztasuna 10.000 euro (%0,76).

 

Udala herriaren zerbitzura (4.948.025 euro):

-Pertsonalgoa 3.964.500 euro (%80,11).

-Barne funtzionamendua 912.025 euro (%18,43).

-PH, komunikazioa eta protokoloa 72.000 euro (%1,46).

 

Euskal Herria eraikitzen eta elkartasuna (131.770 euro, %1,09).

Oria ibai ertza eraberritu Zumartegin (110.000 euro).

 

Diru-laguntzak

Guztira: 805.273 euro.

Kultura: 219.500 euro.

Euskara: 107.200 euro.

Aisialdia: 2.500 euro.

Kirolak: 115.400 euro.

Hezkuntza: 59.000 euro.

Ingurumena: 5.000 euro.

Nekazaritza: 42.995 euro.

Gizartekintza: 216.500 euro.

Tokiko garapena: 37.178 euro.

 

Inbertsioen bilakaera

2014: 863.282 euro.

2015: 919.713 euro.

2016: 990.422 euro.

2017: 1.219.637 euro.

2018: 1.325.326 euro.

2019: 1.730.887 euro.

 

2019ko inbertsioak (1.730.887 euro)

Herri jasangarria (1.493.887 euro):

Kale Irekiak egitasmoaren testuinguruan:

-Aginaga: Galdagorriko oinezko bidea 30.000 euro

-Aginagako erribera bidea oinezkotzea 65.000 euro

-Pikaola-Saizar espaloia 162.000 euro

-Hilerri zaharra berreskuratzea 48.300 euro

 

Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Plana: Santuenea-lurra erosi errioari begira 15.000 euro

Olarriondoko urbanizazioa-Ugarte alderako segida 249.087 euro

Pikaolako zati baten urbanizazioa 200.000 euro

 

Kalezarko Pelaioenearen egitura eta teilatua birgaitzea 100.000 euro

Artzabalgo plazaren konponketa II 170.000 euro

Ibindos bidea hormigonatzea 45.000 euro

Ur sarea eta sisteman hobekuntzak 265.500 euro

Udal makinaria 25.000 euro

Zumarte ekipamendua 30.000 euro

 

Usurbil 0.0 39.000 euro

Efizientzia energetikoa 50.000 euro

 

Herri Nortasuna (18.100 euro)

Liburutegiko fondoak 18.100 euro

 

Ongizartea (74.000 euro)

Oiardo kanpoko futbol zelaia: 58.000 euro

Eguneko Zentroa 2.000 euro

Guztion. Merkataritza irisgarria 14.000 euro

 

Bestelako inbertsioak (barne funtzionamendua) 34.900 euro

 

Aurrekontutik kanpoko inbertsioak

Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Plana: Zumartegi ibai ertza 110.000 euro

Guztira: 1.730.887 euro.

 

Iturria: Usurbilgo Udala.