2019a abiatzeko koadrila ederra batu zen Andatza gainean

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 2a, 09:55

Gautxoriek kalean, parranda giroan eman zioten ongi etorria 2019ari astearte goizaldean. Baina izan zen goiz oheratu eta biharamunean mendirako bidea hartu zuenik ere. Ikusi bestela urteberri egunez, astearte goizean Andatza gainean bildu zen ondoko koadrila. Denborarekin sustraitzen doan ohitura zalantzarik gabe.

Oharra: Iñaki Bengoetxeak helarazitako argazkia.

Talde berria du Andatzak

2019rako mendiko federatu txartelak tramitatzeko talde berria osatu da Andatza M.K.T.-ren baitan.  Gogoan izan, 8 urteko ibilbidea osatu eta 2018rako iragarriak zituzten konpromisoak beteta utzi egin du orain arte lanean jardun duen zuzendaritza taldeak. Uda amaieran, erreleborako deia egin zuten; azken unean, aipatu moduan, taldetxo bat osatu da 2019rako mendiko federatu txartelak tramitatzen laguntzeko.

Honenbestez, iragarri moduan, beste mendi taldeekin hartuemanetan jarri beharrik ez da izango. 2019rako mendi federatu txartelak ere Andatza bidez tramitatu ahalko dira. Informazio gehiagorako: andatza.com

https://www.facebook.com/1556168084/videos/10213065694667799/