Badator urteko lehen NOAUA! ere. Hurrengo astean, urtarrilaren 11n argitaratuko dugu. 765. zenbakirako oharrik edo zorion agurrik baldin baduzue, email bidez helarazi dezakezue erredakzioa@noaua.eus helbidera edo deitu 943 360 321 telefono zenbakira, urtarrilaren 7a baino lehen. Bitarte horretan, web orrialdea eta sare sozialak elikatzen segiko dugu.
Egutegiak NOAUA!n
2018ko azken aldizkariarekin batera, gabonetako gehigarria eta 2019rako egutegia banatu genituen. Aurreko urteetan bezala, Zaloa Arnaiz arduratu da diseinuaz eta maketazioaz. Oraingoan, Iñaki Agirresarobe Arzallus herritarraren atzoko eta gaurko argazki bilduma dakar egutegi berriak, telefono zenbaki interesgarriekin, jai egun berezien oroigarriekin edota hondakinen bilketa egunen zehaztasunekin. Egutegiaren ale gehiago behar badituzue, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzue.
Fotokola iruditan
Abenduaren 16ko San Tomas Azokan gure Fotokolean parte hartu zenutenon argazki bilduma web orrialde honetako Argazkitegia atalean duzue ikusgai. Milesker NOAUA!ren aterkipean agertzeko prestasuna adierazi eta kultur elkarte honi emandako babesagatik!
Egin zaitez NOAUA! kide
NOAUA! kide ez bazara, etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu, ekitaldietarako beherapenak edo zozketa ezberdinetan sariak eskuratzeko aukera emango dizun bazkidetza.