Urte garai honi dagokion giroa egunotan; hotza eta izotza. Abisu horia ezarri du tenperatura baxu eta izotzagatik Euskalmet meteorologia agentziak bai ostiral eta baita larunbat goizalderako ere, 00:00-10:00 artean. "lzotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia".
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Urtarrilak 3, osteguna
"Goizean goiz behe-hodei batzuk izango ditugu oraindik ere, ipar partean bereziki. Gainerako orduetan eguzkia ikusteko aukera izango da, baina erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk ere agertuko dira, arratsaldean batez ere. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura hotza izango da eta lehen eta azken orduetan izotza botako du barnealdeko toki askotan. Maximoei dagokienez, 6 eta 10 ºC artean geratuko dira".
Urtarrilak 4, ostirala
"Egunsentia oso hotza izango da ostiralean. Izotza botako du barnealdeko zonalde gehienetan, eta baita kostaldeko zenbait txokotan ere. Giroa eguzkitsua izango da eta tenperaturari dagokionez, baliorik beroenak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira, oro har, 10 ºC-tik beherakoak. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, orokorrean indar handiegirik gabe".
Urtarrilak 5, larunbata
"Larunbatean ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Antizikloia nagusituko da eta giro lehorra bermatuko du. Goizean goiz tenperatura baxua espero dugu, zeropeko balioekin toki gehienetan, eta lainoa ere sortuko da zenbait tokitan. Gainerako orduetan, zerua oskarbi agertuko da. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haize ahularekin jarraituko dugu. Tenperatura beroenak pare bat gradu igo litezke, baina, hala ere, toki gehienetan ez da 10 ºC-ren muga gaindituko".
https://twitter.com/Euskalmet/status/1080768900508409856