Gerturatu ez denak ostiral hau du azken eguna! Urtarrilaren laugarren egun honetan itxiko dute asteazkenaz geroztik Oiardo Kiroldegian zabalik izan den Gabonetako Haur Parkea. Puzgarriak, tailer ezberdinak, bideo-jokoak, futbolina... Hamaika jolasetan gozatzeko azken aukera izango dute 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoek Usurbilgo Udalak Kiroldeigan egokitu duen gunean.
Gogoan izan, ordutegi honetan zabalduko dute: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.
Ohi bezala, tailer desberdinen txokoak izango ditu parkeak; orriak markatzekoak, eskumuturrekoak, txotxongiloak, karetak, makilaiak… Txikientzako gunean puzgarriak, ludoteka, margolarien txokoa... egongo dira. Handientzako gunean ohe elastikoak, puzgarriak… Guztia doan!
Gainera, hitzordu bereziak izango dira egunero arratsalde partean. Disko festa azken egun honetan!
Urtarrilak 4, ostirala: 17:30 Diskofesta.