2019ko lehen ikastaroak ate joka

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 7a, 10:16

Urte berriak ikastaro berriak dakartza. Oporren bueltan, honako saio hauek iragarri dira; emakumeentzako ahalduntze ikastaroak, KzGuneko prestakuntza saioak eta Kantu Taldearen itzulera. Kantu zaletuek ikasturte berria abiatuko dute, astebete barru, urtarrilaren 14an.

Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriak

Urtarriletik apirilera luzatuko diren emakumeei zuzendutako bi ahalduntze ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak:

-Biodantza: Helen Kortaxarenarekin. Urtarrilaren 11tik apirilaren 12ra, ostiraletan, 16:45-18:15 artean Oiardo Kiroldegian. Euskaraz.

-Emozioak eta ahalduntzea: Pepa Bojo psikologoarekin. Urtarrilaren 10etik apirilaren 11ra, ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Erdaraz.

Izen ematea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila, 943 377 110, parekidetasuna@usurbil.eus

Kantu Taldearen ikasturte berria

Urtarrilaren 14an itzuliko da ohiko jardunera Usurbilgo Kantu Taldea, ikasturte berriari ekinez. Ohiko egun, ordu eta tokian batzen segiko dute; astelehenero, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Hilabeteko azken larunbatean ospatuko dute bestalde, kantu-jira. Oraingoan eguerdian; urtarrilaren 26an abiatuko dira 12:30etan Mikel Laboa plazatik.

KzGunera datozen ikastaroak

Hilabete honetan 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen 2019rako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:

-Urtarrilak 16-25, 9:00-11:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Urtarrilak 21-22, 11:00-13:00 “Enplegu bat lortu”.

-Urtarrilak 28-29, 9:00-11:00 “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik”.

-Urtarrilak 30, 9:00-11:00 “Musika aplikazioak zure gailuetarako”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net