Urdiñarben hasitako Xiberoko maskaraden denboraldia Usurbilen borobilduko dute

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 7a, 11:04

Igandean Urdiñarben eskainitako emanaldiarekin abiatu zuten Xiberoko Maskaraden 2019ko denboraldi berria. 15 herri zeharkatuko dituzte datozen lau hilabeteotan hitzorduotan parte hartuko duten 50 gazteek. Adi, maskaraden denboraldia Usurbilen borobilduko dute, Xiberoko Botza hedabideak aurreratu duenez. “Azken emanaldia Gipuzkoako Usurbil herrian” izango da.

MASKARADEN EGUTEGIA

Urtarrilak 6: Urdiñarbe.

Urtarrilak 13: Urrüstoi-Larrabile.

Urtarrilak 20: Altzürükü.

Otsailak 27: Lexantzü.

Otsailak 3: Mendikota.

Otsailak 10: Eskiula.

Otsailak 17: Pagola.

Otsailak 23: Maule.

Martxoak 3: Barkoxe.

Martxoak 10: Idauze-Mendi.

Martxoak 17: Garindaine.

Martxoak 24: Larraine.

Martxoak 30: Aloze.

Apirilak 7: Hoki.

Apirilak 14: Muskildi.

Apirilak 21: Urdiñarbe.