Zubietako hipodromora itzuliko da Donostia Festibala, irailaren 13tik 14ra

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 7a, 10:44

Dagoeneko antolakuntzak baieztatu duenez, Donostia Festibala Zubietako hipodromora itzuliko da irailaren 13an eta 14an. Hitzorduan parte hartuko duten lehen taldeen izenak aurreratu dituzte baita: Ayax y Prok, Bad Gyal, Carolina Durante, Gatibu, Iseo et Dodosound with the Mousehunters, La Pegatina, Lagrimas de Sangre, Mala Rodriguez, Natos y Waor eta Tremenda Jauria. 

"Donostia Festibalak gaurkotasun musikalari heldu eta berriro ere musika urbanoen, gaurkotasun handiko soinuen eta une honetako artisten aldeko apustua eginez itzuliko da", iragarri dute antolatzaileek. 

Urtarrilaren 7ra arte festibalerako bonoak salgai jarri dituzte 32 eurotan. Antolakuntzak beste urte batez, garraio zerbitzu publikoak sustatzeko asmoa du; doako autobus zerbitzu berezia eskainiko dute Donostia erdigunetik Zubietako hipodromora. 

Informazio gehiago: donostiafestibala.com