Xiberotarren 2019ko azken maskarada, ekainaren 16an Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 9a, 09:50

Aste hasieran aurreratu genizuenez, xiberotarrek pasa den asteburuan Urdiñarben abiatu zuten 2019ko maskaraden denboraldia Usurbilen borobilduko dute. 15 herri zeharkatu eta 16 saio eskainiko dituzte, datozen lau hilabeteotan hitzorduotan parte hartuko duten 50 gazteek. Aipatu moduan, azken saioa Usurbilen eskainiko dute.

Eguna ordea ez genizuen zehaztu. Finkatua dago jada ordea; xiberotarrek 2019ko maskararen denboraldiko azken saioa... ekainaren 16an eskainiko dute Usurbilen!

MASKARADEN EGUTEGIA

Urtarrilak 6: Urdiñarbe.

Urtarrilak 13: Urrüstoi-Larrabile.

Urtarrilak 20: Altzürükü.

Otsailak 27: Lexantzü.

Otsailak 3: Mendikota.

Otsailak 10: Eskiula.

Otsailak 17: Pagola.

Otsailak 23: Maule.

Martxoak 3: Barkoxe.

Martxoak 10: Idauze-Mendi.

Martxoak 17: Garindaine.

Martxoak 24: Larraine.

Martxoak 30: Aloze.

Apirilak 7: Hoki.

Apirilak 14: Muskildi.

Apirilak 21: Urdiñarbe.

Ekainak 16: Usurbil.