Urteko lehen futbol eta eskubaloi neurketak, asteburuko kirol agendan

Urteko lehen futbol eta eskubaloi neurketak, asteburuko kirol agendan

 

Neguko oporraldia igarota, ohiko jardunera itzuliak dira herriko kirol taldeak. Asteburuak berriz kirol hitzorduei lotuak izango ditugu. Ate joka dugun honetan bezala. Usurbil F.T.-koen neurketak izango ditugu larunbat eta igandean Haranen; Usurbil K.E.-ren eskubaloi partidak larunbat osoan zehar Oiardo Kiroldegian. 

 

FUTBOLA HARANEN

Urtarrilak 12, larunbata

Alebin mutilak:

09:30 Udarregi 5B-Landaberri 5

09:30 Udarregi 5A-Urnieta 5A

10:30 Udarregi 6B-Sasoeta 6

10:30 Udarregi 6A-Urnieta 6A

 

11:45 Infantil mutilak: Usurbil B-Texas

15:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Danena KE

17:15 Erregionalak: Usurbil F.T.-Danena KE

 

Urtarrilak 13, igandea

10:00-12:00 Futbol Eskola (2010): Usurbil F.T.-Antiguoko KE

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Urtarrilak 12. larunbata

ESKOLA KIROLA

09:30 Alebin neskak:

Udarregi 5B-Urnieta 5B

Udarregi 6C-Urnieta 6A

10:30 Infantil neskak: Udarregi B-Aloña Mendi B

11:45 Infantil neskak: Udarregi A-Egia 1

13:00 Infantil mutilak: Udarregi B-Argiki

 

USURBIL K.E.
16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Learning Out Corazonistas
17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Learning Out Corazonistas
19:00 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Urnieta