"Auzolan Berri" gizarteratze eta laneratze programa abiatuko dute Beterri Buruntzako udalek

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 11a, 17:28

Gizarte-bazterketa egoeran diren 15 personen gizarteratzea eta laneratzea sustatuko duen "Auzolan Berri" egitasmoa abiatzera doaz Beterri Buruntzako 5 udal (Lasarte-Oriako Udala ez besteak; Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgoak). Udalon gizarte zerbitzuen eta enplegu sailen arteko elkarlanetik jaio den egitasmoa martxan jartzeko lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute ostiral eguerdi honetan Hernanin. 

Martxoan abiatu nahi dute programa honen lehen edizio honek bi atal izango ditu. "Batetik, lau hilabetez luzatuko den formazio ibilbidea: parte hartzaileek, oinarrizko gozogintzan gaitzeko 330 orduko formazio profesionala, 80 orduko lan-praktikak, gaitasun sozio-pertsonalak lantzeko saioak eta jarraipen pertsonalizatua jasoko dituzte. Formazio fasea bukatzerakoan, bigarren atalaren helburua parte hartzaileak enpresa pribatu batean lan kontratua lortzea izango da". Horretarako, ohartarazi dutenez, "3.000-6.000 euro arteko kontratazio diru-laguntzak jarriko dira pizgarri bezala sektoreko enpresen eskuragarri". 

Bost udalek 52.875 euro bideratuko dituzte egitasmo honetara. Erroak Bergizarteratzeko Elkartearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Europako Funts Sozialak konfinantzatutako "Sendotu Aldiberean" programaren laguntza du. 

Formazioa eskainiko den egoitzan, Hernaniko Traspakar sukaldeetan egin dute agerraldian aurkeztu dute  egitasmoa ostiral eguerdi honetan. Eta bertan sinatu dute lau urterako lankidetza hitzarmena. 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA