Joxan Artzeren lanen erakusketa eta omentzeko liburua gaurtik astebetez Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 12a, 11:15

Joxan Artze hil zeneko urtea bete den egun honetatik aurrera, Sutegiko erakusketa aretoko erakusleihoan ikusgai izango dugu, Usurbilgoaren sortze lanen bilduma zabala. Baita berari eta bere lanei lotuta argitaratu diren hainbat lan, edota duela urtebete Artzeren heriotzaren berri eman zuten argitalpenak. 

Erakusketa astebetez izango duzu ikusgai aipatu moduan, kultur etxeko aretoan. Goian, liburutegian berriz, "Joxan Artze in memoriam (1939-2018)" erregistro liburua. "Bere omenez hitz batzuk idatzi edo irudiren bat marraztu nahi?" Sutegi kultur etxean izango dugu horretarako aukera, larunbat honetan hasi, eta datorren aste osoan zehar.

Bi ekimenokin oroitu eta omenduko du Artze Usurbilgo Udalak, udal liburutegiaren bidez.

Urtarrilak 12-21

Joxan Artzeren lanen bildumaren erakusketa Sutegiko aretoan. Liburutegian, Artze irudiz nahiz hitzez omentzeko erregistro liburua herritar ororen eskura.