Asteroko ikastarora itzuliko da gaur, 10 urte bete dituen Kantu Taldea

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 14a, 09:34

Neguko oporraldiaren ostean egunotan ohiko jardunera itzuliko ditugun eragileen artean da Usurbilgo Kantu Taldea. Astelehen honetan, urtarrilaren 14an, ikasturte berriari ekingo dio 10 urte bete dituen kantuzaleen bilguneak.

Ohiko egun, ordu eta tokian batzen segiko dute; astelehenero, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Hilabeteko azken larunbatean ospatuko dute bestalde, kantu-jira. Oraingoan eguerdian; urtarrilaren 26an abiatuko dira 12:30etan Mikel Laboa plazatik.

Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berriak

Urtarriletik apirilera luzatuko diren emakumeei zuzendutako bi ahalduntze ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak:

-Biodantza: Helen Kortaxarenarekin. Urtarrilaren 11tik apirilaren 12ra, ostiraletan, 16:45-18:15 artean Oiardo Kiroldegian. Euskaraz.

-Emozioak eta ahalduntzea: Pepa Bojo psikologoarekin. Urtarrilaren 10etik apirilaren 11ra, ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Erdaraz.

Izen ematea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila, 943 377 110, parekidetasuna@usurbil.eus

KzGunera datozen ikastaroak

Hilabete honetan 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen 2019rako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:

-Urtarrilak 16-25, 9:00-11:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Urtarrilak 21-22, 11:00-13:00 “Enplegu bat lortu”.

-Urtarrilak 28-29, 9:00-11:00 “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik”.

-Urtarrilak 30, 9:00-11:00 “Musika aplikazioak zure gailuetarako”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net