Hobekuntzak udaltzaingoak eskainitako zerbitzuan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 15a, 08:23

Udalak Udalberri aldizkari bidez iragarri duenez, udaltzaingoaren zerbitzua indartuta hasiko du urte berria. Iragarri dituzten aldaketen artean, udaltzainen zerbitzuan urteko 32 larunbat arratsaldeetan udaltzain bat gehiago izango dela, bi guztira. Aldaketa eta hobekuntzekin modu honetara eskainiko dute udaltzaingoek eguneroko zerbitzua: 

Udaltzaingoaren lan ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 7:30-21:00 (goizez bi udaltzain eta udaltzainburua, arratsaldez bi udaltzain).

-Larunbatak eta jai egunak: 9:00-21:00 (larunbatetan bi udaltzain goiz eta urteko 32 larunbat arratsaldeetan ere bai. Jai egunetan udaltzain bakarra egun osoz).

-Igande eta gauak: zerbitzurik ez.

Ordutegiz kanpoko telefono-arreta (943 36 11 12):

-Astehenetik larunbatera: 21:00-23:00.

-Igande eta jai egunak: 9:00-14:00.

Goardiako ordutegitik at:

943 36 11 12 telefono zenbakiaren zentralitako erantzungailura bideratu eta aukerok emango zaizkio herritarrari:

1 zenbakia sakatu beharko da larrialden kasuan, eta deia 112ra bideratuko da.

2 zenbakia sakatu beharko da ur edo argindar matxuren kasuan. Kasu horretan, deia brigadako goardiako langileari bideratuko zaio.

3 zenbakia sakatu beharko da bestelako mezuren bat utzi nahi bada. Mezua erantzungailuan jasoa geratuko da. Udaltzainen lan-ordutegian erantzungo da.