Langabetu kopuruan izandako gorakadarekin agurtu genuen 2018a

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 15a, 10:40

Urtea langabetu kopuruan izandako gorakadarekin agurtu zuen udalerri honek. Azaroan 222 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen, abenduan 245. Buruntzaldean lau langabetu gehiago abenduan, 3.064 eta Gipuzkoan 32.038tik 31.678ra murriztu zen lanik gabeko herritar kopurua.

Bada tarterik gizonezko eta emakumezkoen artean. 110 gizonezko langabetu zituen Usurbilek abenduan, 135 langabetu emakumezko. Aldiz, 172 gizonezkoren kontratuak erregistratu ziren, eta 152 emakumezkoenak. Guztira, 324 lan kontratu hitzartu ziren, ia denak, 307 aldi baterako.

Segidan dituzue, Usurbilgo joan den hilabeteko langabezia datu zehatzak:

2018ko abendua

Usurbil: 245.     Buruntzaldea: 3.064.    Gipuzkoa: 31.678.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 110.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 38.

45 urtetik gora: 66.


Emakumezkoak: 135.

25 urtetik behera: 11.

25-44 urte artean: 61.

45 urtetik gora: 63.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 35.

Eraikuntza: 20.

Zerbitzuak: 166.

Aurretik lanik gabe: 16.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 672.

Astigarraga: 231.

Hernani: 901.

Lasarte-Oria: 787.

Urnieta: 228.

Usurbil: 245.

Guztira: 3.064.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 31.678.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 324.

Aldi baterakoak: 307 (164 gizonezko, 143 emakumezko).

Zerbitzuen sektorean: 244.

Sexuaren arabera: 172 lan kontratu gizonezkoenak, 152 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/12/11/235etik-222ra-murriztu-da-langabetu-kopurua-usurbilen/