Joxan Artze hil zeneko urtea betea zen larunbatean. Urtemuga honen harira, Usurbilgoaren sortze lanen bilduma zabala ikusgai izango dugu aste honetan zehar, Sutegiko erakusketa aretoko erakusleihoan. Baita berari eta bere lanei lotuta argitaratu diren hainbat lan, edota duela urtebete Artzeren heriotzaren berri eman zuten argitalpenak.
Erakusketa astebetez izango duzu ikusgai aipatu moduan, kultur etxeko aretoan. Goian, liburutegian berriz, "Joxan Artze in memoriam (1939-2018)" erregistro liburua. "Bere omenez hitz batzuk idatzi edo irudiren bat marraztu nahi?" Sutegi kultur etxean izango dugu horretarako aukera, aste osoan zehar.
Bi ekimenokin oroitu eta omenduko du Artze Usurbilgo Udalak, udal liburutegiaren bidez.
Bi sortze lan Potxoenean
Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, bi sortze lan eseki ditu, “kultura eta herri-mugimenduen topagunean”, Potxoenean alegia, “gure ondare kulturala ezagutzera emateko”.Batetik, Alejandro Tapiaren 1987ko "Txokoalde gauez" margolana. Eta bestetik, Artze hil berritan, Juan Gorritik bere omenez sortu eta Udalari oparituriko artelana.
Ondoko koadroak ageri diren irudien egilea: Usurbilgo Udala.